8/6/07

Mungiako BHI-ko proiektua

Mungiako BHI-n aurrera eramandako proiektu baten berri eman nahi dizuet. Kultura eta hizkuntza aniztasun dakarkigun erronkari aurre egiteko planteamendua da, hezkuntza aldaketa aldarrikatu eta arrazakeria eta gizarte bazterketa gainditzea ditu helburutzat. Institutu honek eskualdeko institutu publiko bakarra da, heHeziketa eskaintza zabala du: DBH, DBHO, zikloak, SAT eta garraioa eta jantokia ere baditu. 800 ikasle inguru daude eta 101 irakasle. "Etorkinen integrazioa gelan, Mungiako Bigarren Hezkuntzako Institutua"-ko priektuaren egilea Luis MÂȘ Landaluze Zarandona da.

Ikasle etorkinen ohiko epez kanpoko eskolatzea

2005-2006 ikasturtean ikasle etorkinak onartzeko indarpena zegoen araudia beheko hau da. EAEko Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako
ikastetxe guztiek kontuan hartu behar dituzten irizpideak dira. Eskola batzordeak jarraitu behar dituzten arauak eta bete behar diren imprimaki ereduak azaltzen ditu ere. Informazioa honako orrialdean aurkitu dezakezu:
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-5473/eu/contenidos/informacion/dif8/eu_2083/adjuntos/Argibideak_2005_06.pdf

Munduko jolasak


Hona hemen mundu guztiko jolas ezberdinen orrialde bat, bertan, jolasen bidez diskriminazioaren aurka lan egitea proposatzen da. Proiektu honen helburuak interkulturalitatearen baloreak sustatzea, dibertzitateari errespetua izatea, eta gazteen arteko diskriminazio aurka lan egiten dira. Demokrazian bizi izateak kultura, sexu, etnien eta erlijioen ezberdintasunak defendatzen suposatzen du, baina guzti honek ez du zihurtatzen herritarrek asimilatzen eta errespetatzen dutenik. Diskriminazioa eta arrazekeria gure gizartean agerian dago eta horren aurka lan egin behar da eskoletan ere. Hori lortzeko izugarri baliogarriak dira jolasak. Orrialde honetan kultura ezberdineko jolasak aurki ditzakezu eta diskriminazioaren aurka lan egiteko dinamika ezberdinak. http:\\www.joves.org\jocs.html

Benetako kanpo zorra

Europa mendebalak inmigrazioarekiko duen jarrera bere faltsukeriaren adierazle da. Etorkinen sarrera galerazten saitzen da, kontuan izan gabe jatorriko herrialdetan pairatzen duten txirotasunetik ihes egiten datozela, eta haien pobreziaren arrazoi bat gu geu gara. Urteetan egindako explotazio basatiaren ondorio zuzena da, haien lehengaiak ustiatzen, haien baliabide naturalak gozatzen, eta haien agintariekin ordainezinak diren mailegoak sinatzen ditugu. Mailego hauek sortzen duten kanpoko zorra itotzen dituzte herrialde hauek, ondorioz bizi kalitatea hobetzeko asmoz inmigrazio korronteak sortzen dugu. Amerikan egindako espoliazioa eta herrialde garatuek eskatzen duten kanpoko zorraren ordainketa salatzeko asmoz, Guaipuro cuauhtemoc-ek argitaratutako gutuna irakurtzea gomendagarria da erabat.

Amerikako konkista

Kontinente Amerikarra konkistatzean egindako gehiegikerien sailkapen bat egingo dut. Irakurtzerakoan, bakoitzak pentsatu dezala ia Europarrek ez diegun zerbait sor.
- Sistema politikoak eta indioen herrien erakundeak desagertarazi zituzten.
- Subirotasun guztia galdu zuten.
- Bertako hizkuntzak desagertu ziren, Europearrek beraienak inposatuz.
- Beraien artelan guztiak suntzitu zituzten (testuak, erlijioak, tenpluak, monumentuak...).
- Europearrak bertako kulturengaitik izugarrizko mesprezua adierazi zituzten.
- Esklabutza; nahiz eta bertako jende batzuek esklabutza jasan konkistatu aurretik,konkistatu eta gero herrialde guztietan inposatu zen barbareria hau. Horretarako Afrikan 60 miloi pertsona inguru bahitu zituzten eta horietatik 10 miloi heldu ziren Ameriketara esklabu bezela lan egiten.
- "Mundu Berriko" kultura batzuk mantendu arren beste asko desagertu ziren, gaizotasunaren ondorioz eta abarren ondorioz. Europearrek ez zituzten izurrite horiek ezagutzen eta ondorioz erremediorik ere ez.
- Europa eta Ameriketaren artean, konkistak itsas merkataritzarako bide asko zabaldu zituen, horren ondorioz milaka portu sortu ziren kontinentean. Bertatik garraiatzen ziren gauzak urrea, zilarra eta elikagaiak eta esklabuak ziren gehienbat.

6/6/07

Hizkuntzari arreta berezia

Euskal herrian bi hizkuntza ofizial daude, eta horregaitik hezkuntza elebiduna da. Baina hizkuntza menperatzaile bat dagoela argi dago, gaztelania.
Euskal hezkuntzaren helburuetariko bat hauxe da: derigorrezko irakaskuntza amaitzean, ikasle guztiak bizitzan moldatzeko eta ikasketak bi hizkuntzetan egiteko gai izatea.
Euskal gizartean integratu nahi dutenentzat, bi hizkuntzak ikastea eskubidea izateaz gainera beharrezkoa da, gizarteko kide izateko eta hala sentitzeko, eta gizartean nahiz lan munduan integratzeko aukerak gehitzeko. Horregaitik D eta B ereduen eskaintzak guztiontzat irekia egon behar du.
Orain dela gutxi arte, ikasle etorkinek A ereduan matrikulatzen ziren, horrela errezagoa zela uste zutelako eta hobeto inmtegratuko zirelako. Baina egoera aldatzen do aeta gehiengo, eta gaur egun gehiengo bat B eta D ereduetan matrikulatzen dira, Euskal Herriko egoera ulertzen hasi bait dira..
Ikastetxeak hizkuntzak ikasteko baliabideak eskeini behar dizkio( kasu batzutan hau ez da gertatzen, irakasleek hizkuntza ez bait dute menperatzen). Lehendabizi, eskolatutako ereduko oinarrizko hizkuntza ikastea bermatu beharko da, eta gero beste hizkuntza ikasten hasiko da.

Curriculum interkulturala

Curriculum interkulturalaren helburu nagusia, ikasleei, ikuspuntu sozial eta kultural ezberdinatik errealitatea ulertzen laguntzea da, mundua perpestiba horretatik ulertzearaztea eta bere kulturaren eta besteen kulturaren hausnarketa egitaraztea.
Curriculum interkulturalaren adibide batzuk hauxek dira:
- Musikan, munduko musikekin eta instrumentuekin lan egitea.
- Eskulanetan, arte agerpen mota ezberdinen proiektuekin aritzea.
- Heziketa fisikoan, kultura ezberdinen jokuen aktibitateak jorratzea.
- Kultura ezberdinen ipuinak lantzea Lenguaiako klasean.
- Etnomatematikak: ikuspegi sozial eta kulturalak kontuan hartzen duen matematikako heziketa. Kultura guztietan agertzen diren sei nukleotan oinarrituta: Zenbatzea, orientatzea, neurtzea, disenaitzea, jolastea eta azaltzea.
- eta abar.